Atal honetan, AHT-ren egitasmoari lotutako desjabetzeei buruzko informazioa topatuko duzu, hala nola, udalerri bakoitzean desjabetutako lur eremuaren zenbatekoa, desjabetze txostenen zerrenda, helegite ereduak, albisteak...
Desjabetze prozesuak AHT-ren arduradunek darabilten jokaera autoritario eta inposatzailearen erakusgarri izaten ari dira: zuzenean kaltetutako pertsonetako asko eta asko bezperan jakin dute desjabetuko zituztela; helegite epeak oporraldietan zabaldu izan dituzte; helegite gehienei ez diete erantzun, eta erantzun dietenean, inolako argudiorik gabe baztertu dituzte!
Horiek hala, AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatzen ditu informazio eza, zuzenean kaltetutako pertsonen eta udalerrien babesgabetasuna eta herritarren parte hartzea are gehiago mugatzeko saiakera. Halaber, ukatu egiten du AHT-ren ustezko erabilgarritasun soziala eta beraz, behartutako desjabetzeek zilegitasunik ez dutela aldarrikatzen du. Azkenik, parte hartze eta galdeketa sistemen eraldaketa sakona exijitzen du, herritarrek erabakietan benetako parte hartzea izan dezaten.
| Udalerria | m2 | Futbol zelaiak | Futbol zelai kilometroak | m2 / biztanleko |
|---|---|---|---|---|
| Abadiño | 225.563 | 32,2 | 3,32 | 31,5 |
| Amorabieta-Etxano | 265.232 | 37,9 | 3,90 | 15,5 |
| Aramaio | 715.451 | 102,1 | 10,52 | 481,1 |
| Arrasate | 274.749 | 39,2 | 4,04 | 12,1 |
| Arrazua/Ubarrundia | 424.792 | 60,6 | 6,25 | 534,3 |
| Atxondo | 71.137 | 10,2 | 1,05 | 49,4 |
| Basauri | 24.697 | 3,5 | 0,36 | 0,5 |
| Durango | 113.605 | 16,2 | 1,67 | 4,2 |
| Elorrio | 209.861 | 30,0 | 3,09 | 29,5 |
| Eskoriatza | 539.619 | 77,0 | 7,94 | 138,6 |
| Gadakao | 61.805 | 8,8 | 0,91 | 2,1 |
| Iurreta | 87 | 0,0 | 0,00 | 0,022 |
| Izurtza | 35.747 | 5,1 | 0,53 | 142,4 |
| Legutio | 313.597 | 44,8 | 4,61 | 209,2 |
| Leintz gatzaga | 28.081 | 4,0 | 0,41 | 112,3 |
| Lemoa | 113.672 | 16,2 | 1,67 | 40,4 |
| Vitoria-Gasteiz | 445.472 | 63,6 | 6,55 | 1,9 |
| Zaratamo | 117.457 | 16,8 | 1,73 | 71,1 |