AHT gelditzeko aukera badagoela gogorarazi dute Bergarako elkarretaratzean

“Gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela; oraindik lanen herena ere ez dute egin”. Hitz horiekin gogorarazi nahi izan du gaur AHT! Gelditu Elkarlaneko Mila Elortzak abiadura handiko trena gelditzeko aukera dagoela oraindik.

Leire Kortabarria

Goiena.net

Kontzentrazioa egin dute hainbat lagunek Bergarako sarreran eraikitzen dabiltzan AHTren biaduktuaren azpian.
Eguerdi inguruan hasi da kale-bilkura, Biltokiko pabilioiaren ondoan. Despilfarroa gelditu. AHT ez! leloa zuen pankarta erakutsi dute han batutako lagunek. Kale-bilkura isila eta lasaia izan da, eta, hasierako uneetan, Ertzaintzak begiratu du ekitaldia, baina handik pixka batera, joan egin dira ertzainak.

AHT Gelditu! Elkarlaneko Mila Elortza angiozartarrak AHTn erakundeek dirutza inbertitzen jarraitzea salatu du, “osasunetik, kulturatik eta hezkuntzatik” herritarroi kenduta. Bere esanetan, “gezurra da AHTren zati handiena eginda dagoela”, baina bultzatzaileek “hori sinistaraztea lortu dute”.

AHTk hasieran euskal gizartearen aldetik izan zuen erantzuna gaur egun apaldu edo neurri handi baten isildu izanarengatik pena azaldu du Mila Elortzak, eta honakoa esan du: “Jendeak beldur handia dauka; beste eredu baten alde lan egin beharrean, jendea beldurtuta dago, eta hori da [AHTren bultzatzaileek] duten erreminta handiena jendea etxean geldi dadin”. Edozein modutan, berriz ere kalera irteteko beharra ikusi du AHTren aurkako mugimenduak, eta, Bergarako gaurko ekitaldiaz gain, Nafarroan ere protesta ekitaldi bat izan da, orain dela gutxi Ficoban egin zen beste bat, eta horretan jarraitzeko asmoa agertu du Elortzak: “Egunero ari gara bueltak ematen ea nola gizartea informatu, benetan medioetan agertzen dena ez dela egia guztia, egia asko dagoela atzean, eta informatuta egotea premia dela”.

This entry was posted on Larunbata, martxoa 15th, 2014 at 21:00 and is filed under Albiste nagusiak, Albiste orokorrak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. Debagoieneko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra (Elkartasuna Aramaioko biztanleekin)
    2. Txirrinka ekimenaren aurkezpena Donostian (Maiatzak 20,21,22)
    3. ‘Euskal Y’-aren obrak, geldirik
    4. PNV, PSE y PP rechazan que se analice la rentabilidad social y económica del TAV
    5. [Crónica] Protesta en Bilbao: TAV y gastos militares para necesidades sociales
    6. [Atxondo] Alkateak AHTko desjabetza aktak sinatu barik joan dira Gobernuko delegatuak
    7. [Kronika] AHTren gastuak salatzeko elkarretaratzea Donostian
    8. AHTa ez gehiago diruztatzea hitzartu dute PSk eta ekologistek Akitanian
    9. Abenduak 8 – Durango: Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna. Parodia ibiltaria eta elkarretaratzea
    10. [Prentsa Oharra-Tolosaldeako AHT Gelditu! Elkarlana]: Iruñea eta Euskal Y-ren arteko AHTren proiektu berria
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA