Bilaketa
eu - es - fr

Herri galdeketak > Atxondo

 

Atxondo

Atxondotarrek ezezkoa eman zioten AHTren egitasmoari, iragan martxoan eginiko herri galdeketan. Parte hartu zuten 471 herritarretatik 468 lagunek ezezko botoa eman zuten; boto zuri bat eta bi baliogabe ere izan ziren galdeketa hartan; ez, ordea, egitasmoaren aldeko boto bakarra ere.

Herri dinamika eta jarduera sorta baten azken urratsa izan zen galdeketarena. Izan ere, egitasmoak herritarren artean eragindako kezkaz ohartuta, hainbat ekimen antolatzeari ekin zion herritar talde batek (edo Elkarlanak?). Urtarrilean bilera egin zuten udaleko arduradunekin, AHT Gelditu! Elkarlanaren proposamena aurkeztu eta herri galdeketa dei zezatela eskatzeko. Ekimena martxan jartzeko asmoari ezezkoa eman zion Udalak. Horiek horrela, galdeketa deitzearen aldeko sinadurak biltzeari ekin zioten herritarrek. Hilabete baten buruan 641 sinadura jasoak zituzten. Horiek eskutan, otsaila bukaeran udalera jo zuten beste behin ere, galdeketa dei zezala eskatzeko. Eta beste behin ere, ezezkoa jaso zuten erantzun gisa.

Errolda Aldekoak Kontrakoak Zuriak Baliogabeak Partehartzea Data
1.175 0 %99 %0.33 %0.66 %40 2007-03-25

Egoera horretan, galdeketa herritarrek eurek deitzea erabaki zuten; martxoaren 25erako jarri zuten hitzordua. Udalak baliabiderik eskaini ez, eta herritarrek eurek jarri zituzten galdeketa egiteko mahaiak, hautesontziak(?) eta abarrak. Emaitza argia atera zen herri galdeketatik: atxondoarrek ezezkoa eman zioten egitasmoari.

Halaber, galdeketaren aurreko asteetan ekimen ugari izan ziren Atxondon, AHTren inguruan herritarrak informatu eta eztabaida ahalbidetze aldera. Hala, AHTren aurkako eta aldeko iritziak plazaratzeko asmoz, hitzaldi bana antolatu zituzten otsailean: egitasmoaren aurka hitz egin zuen Iñaki Antiguedad EHUko irakasle (katedradun?)ak; eta AHTren aldeko argudioak emateko Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Trenbide Sareko arduradunak gonbidatu bazituzten ere, hitzaldian parte hartzeari ezezkoa eman zieten, atxondoarrek azaldu zutenez, “gizartea iada nahikoa informatua” dagoela esanaz. Beste mahai inguru batera ere gonbidatu zituzten instituzioetako ordezkariak, baina horretara ere ez joatea erabaki zuten. Bertan izan ziren, ordea, Elkarlaneko kide Mila Erdozia (Elorza izango da, ala?) eta EHNE sindikatuko Helen Groome. Halaber, galdeketarako astebete baino falta ez zenean, 150 lagunek bertso bazkaria egin zuten, AHTri ez dutela nahi jai giroan aldarrikatzeko. Manifestazioa egin zuten egun berean 300 bat lagunek, aldarri bera lelotzat hartuta.

 
ahtgelditu -abildua- ahtgelditu.org