Abuztuak 28: AHTren “zulo beltza” salatuko dute Donostian

Abuztuaren 28an AHT egitasmoaren aurka mobilizatzera deitu du Mugitu! elkarteak. Donostiako Bulebarreko kioskotik goizeko 11etan abiatu eta Miramar jauregiraino egingo dute protesta martxa, hantxe bilduko baita Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua.

Euskal Y-a zulo beltz bihurtu dela salatu nahi dute, “aurrekontuak, natur ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituena”. Mugitu!-ren esanetan, Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euro bideratuko ditu AHTren obretarako 2016an.

Abiadura handiko trenari eskainitakoa ez ezik, oporretatik bueltan beste trenbide-azpiegitura batzuk “berehala inposatzeko asmoa” gaitzetsi dute martxaren deitzaileek. Hain zuzen, Lezo-Gaintxurizketako Plataforma Logistikoa eta Kontxaren azpitik metroa eraikitzeko egitasmoa aipatu dituzte.

Hala, AHT eta tankera bertsuko proiektu txikitzaileak geldiarazi eta oinarrizko beharrizan sozialei lehentasuna emateko eskatuko diote Jaurlaritzari.

“Agintari politikoen eta sare enpresarial nahiz finantzarien arteko fusioak tenperatura izugarria hartu du, eta Jaurlaritzak proiektu horiekin daraman abiadura ikusita, bistakoa da herritarren arteko edonolako eztabaidari eta erabakietan parte-hartze publikoari ateak itxi nahi dizkiela”, gaineratu du Mugitu!-k.

This entry was posted on Asteazkena, abuztua 26th, 2015 at 18:18 and is filed under Albiste nagusiak, Mobilizazioak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

    AZKENPOSTAK

    1. [AHT, Atxondo – Desjabetzak] Elkarretaratzea ostegunean, apirilak 21, 9:30 udaletxean
    2. Debagoieneko AHT Gelditu! Elkarlanaren prentsa oharra (Elkartasuna Aramaioko biztanleekin)
    3. Txirrinka ekimenaren aurkezpena Donostian (Maiatzak 20,21,22)
    4. ‘Euskal Y’-aren obrak, geldirik
    5. PNV, PSE y PP rechazan que se analice la rentabilidad social y económica del TAV
    6. [Crónica] Protesta en Bilbao: TAV y gastos militares para necesidades sociales
    7. [Atxondo] Alkateak AHTko desjabetza aktak sinatu barik joan dira Gobernuko delegatuak
    8. [Kronika] AHTren gastuak salatzeko elkarretaratzea Donostian
    9. AHTa ez gehiago diruztatzea hitzartu dute PSk eta ekologistek Akitanian
    10. Abenduak 8 – Durango: Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna. Parodia ibiltaria eta elkarretaratzea
  1. ARTXIBOAK


    BILAKETA