Elorrio eta Anoetako herritarrek AHTari ez esan diote
Bietan ere %90etik gora izan dira AHT egitasmoaren aurkako bozak. Anoetan, 470 herritarrek bozkatu dute; 458k ezezkoa eman dute, baiezkoak 5 izan dira, zuriak 4 eta 3 baliogabeak. Elorrion, berriz, 2.281 herritar hurbildu dira bozkatzera. 2.129 bozka ezezkoak izan dira, 85 baiezkoak, 46 baliogabeak eta 21 zuriak.Antolatzaileek astelehenean bertan egingo dituzte herri-kontsulten gaineko balorazioak. Hala, Anoetakoek astelehenean, arratsaldeko 18:00etan, egingo dute prentsaurrekoa. Hona hemen aurreratu dutena:
AHTri buruzko herri-galdeketari amaiera eman diogu. Lehen esan bezala, balorazio oso positiboa egiten dugu gaur aurrera eramandako ekimen honi buruz. Oztopoak oztopo anoetar asko eta asko hurbildu da gaur AHTri buruz duen iritzia ematera eta horrek azken bizpairu hilabetetan aurrera eramandako prozesuak emaitzak eman dituela adierazten du.
Gaur oso ekintza garrantzitsua egin dugula iruditzen zaigu. AHTak zuzen-zuzenean eragingo digu anoetarroi, beraz, proiektu horri buruz iritzia emateko eskubidea dugu eta eskubide hori bermatu da gaurko herri-galdeketaren bidez.
Gaur ez dugu bestelako baloraziotan sartu nahi. Bihar (astelehena) arratsaldeko 6etan prentsaurreko bat eskainiko dugu Anoetan eta bertan azken hilabeteetan aurrera eramandako prozesuaren eta gaurko herri galdeketaren inguruan egiten dugun balorazioa eskainiko dute herriko eragile ezberdinek.
Informazio gehiago:
Elorrioko alkateari egindako elkarrizketa (MP3 – Hala Bedi irratia)
This entry was posted on Igandea, abendua 2nd, 2007 at 23:01 and is filed under Albiste nagusiak, Herri galdeketak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.